Iberdrolak zentral bat eraikiko du Alemanian
frankfurt Hesseko Gobernuak baimena eman dio Iberdrolari ziklo konbinatuko zentral bat eraikitzeko. Baimen bakarra falta zaio Iberdrolari lanak hasteko, baina espero du urtea amaitu aurretik lortuko duela eta eraikitzeko lanak 2010ean hasiko dituela. Guztira, 415 milioi euro inbertitu nahi ditu, eta 1.100 megawatteko potentzia izango luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu