Iberdrolaren kontseiluan ez, baina bototan bai
BILBO. ACSk Iberdrolaren akzioen %19,2 ditu bere esku, eta portzentaje hori erabili ahal izango du botoa emateko ere. Auzitegi Gorenak ez du onartu Iberdrolak ipinitako helegitea. Lehen, kotizatzen duten enpresa batzuek aukera zuten akziodunen botoei %10eko gehienezko muga jartzeko. Iberdrolak kopuru hori mantendu nahi zuen, baina ez du lortu. Halere, Iberdrolaren kontseiluan ordezkaririk gabe jarraituko du ACSk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu