ekoNOMIA

Iberiak British Airwaysekin fusionatzea onartu du

Iberia hegazkin konpainiak 'holding'-aren %45eko eskumena izango du eta British Airwaysek gainerako %55a.

2009ko azaroaren 12a
19:39
Entzun
Iberiako Espainiako hegazkin konpainiako Administrazio Kontseiluak British Airwaysekin bat egiteko akordioa onartu du, gaur. Iberiak holding horretan %45eko eskumena izango du eta British Airwaysek gainerako %55a. Bi hegazkin konpainiek duela hamasei hilabete hasi zituzte fusionatzeko negoziaketak.

British Airwaysen Administrazio Kontseiluak oraindik ez dio oniritzia eman akordioari, baina trabarik ez jartzea eta ontzat ematea espero dute bi aldeek. Behin onartuta, Antonio Vazquez, Iberiako egungo presidentea, izango da holding horretako buru berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.