Europako Batzordeak balekoa eman dio Iberia eta British Airways aire garraio enpresen arteko bat-egiteari, egitasmoak arloan "lehia arazorik" ez dakarrela iritzita. Bat-egitearen ondorioz, Europako arloko hirugarren enpresarik handiena sortuko dute -Lufthansa eta Air France-KLM dira lehen biak-. Munduko bost aurrenen artean kokatuko da, bide batez.
Iberia eta British Airwaysen konpainiak 420 hegazkin izango ditu, eta ehun herrialdeetara baino gehiagoko hegaldiak. Bat-egitearekin bosgarren urtetik aurrera urtero 400 milioi inguru aurreztea aurreikusten dute.
ekoNOMIA
Iberiaren eta British Airwaysen bat-egitea onartu du Europak
Aire garraioaren arloan Europako hirugarren enpresarik handiena sortuko dute. Bosgarren urtetik aurrera urtero 400 milioi aurreztea aurreikusten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu