IBILGAILU GEHIAGO. Frantziarrak nagusi mugaren bi aldeetan

2004ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Euskal Herri osoan autogile frantziarrak dira arrakastatsuenak. Ipar zein Hego Euskal Herrian Renault da salmentetan lehena, alde nabarmenaz gainera. Renaultekoa da, noski, autorik salduena: Megane izan zen erosiena 2003an eta bide beretik doa aurten ere. Europako Batasun osoan da liderra: saldutako auto guztietatik, %4,2 Renault Megane izan ziren 2003an. Haren atzetik beste bi auto frantziar daude bost salduenen zerrendan: Peugeot 206 bigarrenean, eta Renault Clio laugarrenean. Nagusitasun hori are handiagoa da Frantzian: iaz gehien saldutako lehen zortzi autoak frantziarrak ziren; Espainian, lehen hamarren artean sei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.