Hego Euskal Herrian iaz ibilgailuen salmenta jaitsi egin zen, Faconauto elkarteak gaur eman dituen datuen arabera; Araban %38 jaitsi zen, Nafarroan %32, Bizkaian %24 eta Gipuzkoan %18.
Gipuzkoan eta Bizkaian abenduan, dena dela, salmentak gora egin zuen: %2 eta %7, hurrenez hurren. Araban %12 murriztu zen aurreko hilabetean eta Nafarroan %11.
Lau herrialdeetan 2011n denera 37.746 auto edo bestelako ibilgailu saldu zituzten: Araban 5.624, Nafarroan 8.091, Gipuzkoan 9.063 eta Bizkaian 14.968.