Industria

Ideia teknologikoak proiektu bideragarri bihurtzeko funtsa sortu du Mondragonek

Clave Mayorrekin batera, spin outs-ak aurrera ateratzeko hamabost milioi euroko funtsa eratu du Arrasateko taldeak.

Mondragon taldaren kongresua, aurten. JUAN CAROS RUIZ / ARGAZKI PRESS
xabier martin
2017ko azaroaren 24a
13:15
Entzun

Mondragon Korporazioak FCR sustapen funtsa abiarazi du arrisku kapitala kudeatzen duen Clave Mayor sozietatearekin batera. Hamabost milioi euroren konpromisoekin itxi dute enpresa berriak sortzeko poltsa hori, eta, Mondragon eta Clave Mayorrez gain, FondIco Global FCR eta Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Arrisku Kapitaleko Sozietateak ere partaide dira. Funtsaren helburua da batez ere korporazioaren ingurutik datozen proiektuen transferentzia teknologikoa babestea, ideiarik eta kontzepturik onenak enpresa proiektu bideragarri bihurtzeko.

Datozen sei urtean 30 konpainiatan inbertituko du funts horrek, eta gutxienez bi urteko bizitza izan beharko dute enpresek; halaber, bakoitzean egongo den behin-behineko partaidetza 4-5 urte izatea aurreikusi dute. Inbertsioa hainbat kapital edo zor ordainduz egingo da, partaidetutako enpresa bakoitzean, gehienez ere, 500.000 euroko zenbateko batekin, betiere partaidetza eskuratzeko Negozio Planean aurrez ezarritako balio mugarriak betetzen badira.

Batez ere, industria, osasun eta energiaren sektoreetako oinarri teknologiko eta berritzaileko konpainia nazionaletan egingo dira inbertsioak, eta gehienbat Mondragon taldearen ingurukoak izango dira edo, ingurunekoak izan gabe ere, Funtsarentzat eta partaideentzat interesgarriak izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.