Lan istripua

Igogailuko zulotik erorita hil zen atzo Bilbon langile bat

Ezbeharra kofratzailea erramita baten bila bosgarren pisutik behin-behineko eskailera batetik jaisten ari zela jazo zen. Erortzean, hautsi egin zuen igogailuko zuloa estaltzen zuen ohola, eta 14 metroko altueran behera amildu zen.

2008ko abuztuaren 20a
15:16
Entzun
Behin-behineko eskailera batean behera zihoala amildu, eta igogailuko zuloa estaltzen zuen egur taula hautsi egin zuen atzo Bilboko Miribilla auzoan lan istripuz hil zen beharginak.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, istripua arratsaldeko ordubiak aldera gertatu zen. Pilotalekuko eraikina egiten ari zen langile taldea bosgarren pisura igo zen bazkal ostean, beharrean jarraitzera. Baina 27 urteko gizonezkoa gora iritsi zenean, erramita bat falta zuela ohartu zen. Behin-behineko eskaileran behera jaisten ari zela erori egin zen. Igogailuko taula estaltzen zuen oholaren gainean zegoen bermatuta eskailera, eta egur zati horren gainera erori zen langilea. Hautsi egin zuen, ordea, eta ondorioz, igogailuko zuloan behera amildu zen, 14 metroz. Osasun zerbitzuak Miribillako pilotalekura iritsi zirenerako S.C.P hila zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.