Ikerketa

IK4-Tekniker hegazkin motorrak eraginkorrago egiteko proiektua garatzen ari da

Europako Batasuneko funtsekin, 600.000 euroko aurrekontua dauka DMP enpresa eta IK4-Tekniker ikerketa zentroaren konsortzioak.

xabier martin
2015eko urtarrilaren 12a
15:19
Entzun

Kontsumoan eta kutsaduran hegazkin motorrak eraginkorrago egitea du helburu EBko funtsak jaso dituen Gipuzkoako konsortzio baten proiektuak. IK4 eta DMP enpesak bat egin dute Optimize proiektuan, 2016ko urtarrila arte iraungo duen garapen saio batean. Europako Batasunaren oniritzia lortu du proiektuak eta 450.000 euroko diri laguntza jasoko du hura amaizen den artean. Aurrekontu osoa 600.000 eurokoa da.

Europak inoiz martxan jarri duen aeronautikaren alorreko ikerketa ekimen handienaren barruan dago gipuzkoarrak lantzen ari direna, Optimize. Airbus Europako hegazkin konpainia nor baino nor ari da Boeing estatubatuarrarekin nazioarteko nagusitasuna bereganatzeko, eta EBk lidergoa nahi du. Hegan euskal aeronautikaren clusterrak zenbaki deigarriak erakutsi ditu berriki, hala enpleguari nola lan kargari begira, eta orain ezagutzera eman den IK4-Tekniker eta DMPren ikerketa proiektuak berretsi egin d sektoreak zer nolako garrantzia hartzen ari den euskal industrian.

Mendaroko enpresak motorren engranajeen diseinua, probak eta ekoizpena egingo du. IK4-Teknikerrek ensaioak egingo ditu propio sortutako gailuan, ekoitzitakoaren benetako eraginortasuna frogatzeko.

China Aircraft

Iazko azaroan jakitera eman zuen China Aircraft alokairu enpresak 8.475 milioi euroko eskaera egingo ziola Airbusi eta eskaera berretsi da dagoeneko. Leasing konpainiak A320 modeloaren 100 Airbus nahi ditu. 74 hegazkin A320 belaunaldi berrikoak izango dira, eta A320 modelo zaharrekoak beste 16. Gainera, Txinako konpainiak beste hamar hegazkin eskatu ditu, A321 modelokoak.

China Aircraftek 140 hegazkin A320 eskatu dizkio Airbusi dagoeneko. Europako hegazkin egileak 11.000 eskaera jaso ditu hegazkin horri dagokionez. Horietatik 6.300 euren jabe berrien esku daue jadanik, 400 bezero guztira. Hala, munduko hegazkin salduenetakoa da honez gero, eta Boeing estatubatuarrarentzat lehiakide sendoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.