Ikerketa eta garapen gastua BPGren %1,65era heldu da EAEn

Guztira 1.090 milioi inbertitu ditu 2007an Eusko Jaurlaritzak, aurreko urtean baino %20 gehiago

ERREDAKZIOA
2008ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz aipatzen du ikerketa, garapena eta berrikuntza ezinbesteko arloak direla herrialdearen ekonomia sendotzeko. Bada, Eustat estatistika erakundeak atzo jakinarazi zuenez, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 1.090 milioi gastatu zituzten iaz I+Gan, Barne Produktu Gordinaren %1,65. Aurreko urtetik %20 hazi da arlo horretan erabilitako diru kopurua, 2006an BPGren %147 erabiltzen baitzen.

Aipagarria da 1.090 milioi horien %81,3 enpresek gastatu zituztela, batez ere garraio materiala, metalezko artikuluak eta makineria egiten dutenek. Gastuaren %15,2 unibertsitateko ikerketek bultzatutakoa izan zen, eta gainerakoa %3,5 administrazioaren menpe dauden organismo publikoek egin zuten.

Europako mailaren azpitik

Diru gehiago erabili arren, Europako Batasuneko mailaren azpitik dabil oraindik EAE. 2006ko datuen arabera, 27 herrialdeek, batez beste, BPGren %1,84 bideratzen zuten horretara.

Suedia, Finlandia, Alemania eta Austria dira I+Gan gehien gastatzen dutenak. Danimarkak, Frantziak, Belgikak, Erresuma Batuak, Herbehereek, Esloveniak, eta Txekiar Errepublikak gastu ertaina egiten dute. Haien mailan dabiltza Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.

I+Gan gutxien inbertitzen duten herrialdeen artean Luxenburgo, Irlanda, Espainia, Estonia, Italia, Hungaria, Kroazia, Portugal, Grezia eta Polonia daude, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.