IKERKETA ETA GARAPENA. Ikerlanek 14,9 milioi euroko diru sarrerak izan zituen iaz

Zentro teknologikoak 145 proiektu landu eta bederatzi patente lortu ditu

Erredakzioa
2005eko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Lehiakortasunari eusteko, teknologiaren aldeko apustua egin behar dela aipatzen da maiz enpresa munduan. Ikerlan teknologia eta ikerketarako zentroa lan horretan dabil buru-belarri. Iaz, zehazki, 145 proiektu garatu zituen, eta, orotara, 14,91 milioi euroko diru sarrerak izan zituen. Datu orokor horiek lagun, Ikerlanek atzo nabarmendu zuen enpresetan garapen teknologikoa garatzeko hartutako konpromisoari «tinko» eutsi diotela .

Gaur urteko batzar nagusia izango du teknologia zentroak, eta han iazko jarduera laburbilduko du.Atzo prentsa ohar batean aurreratu zuenez, iazko fakturazioaren %60 (8,8 milioi euro) enpresekin kontratatutako proiektuei zegokien, eta beste egitasmoeklaguntza publikoa jaso zuten. Enpresetan garapen teknologikoa bultzatzeko 109 proiektu landu ditu denera. Horietatik %71 produktu berriak egiteko edo egungoak hobetzeko izan dira. Gainerakoak berrikuntza estrategikoko eta diseinu eta produkzio prozesuak garatzeko egitasmoak dira. Proiektuek emaitza eman dute eta bederatzi patente eskari lortu ditu.Baina bere jarduera ez da hor amaitzen. Ceit, Gaiker eta Tekniker zentro teknologikoekin batera IK4 elkartea sortu du. Horrekin batera, MCC taldea, Tecnun, Mondragon Unibertsitatea, Tekniker eta Ceitekin elkarlanean Mikrogunea ikerkuntza kooperatiboko zentroa eratu du.Era berean gaur 2005etik 2008ra bitarteko estrategia plana aurkeztuko du. Enpresen berrikuntza, ikertzaileak eta zentro eredua izango ditu ardatz nagusi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.