Ikur baten lehen hegaldia

2005eko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Lasai egin zuten atzo arnasa Airbuseko arduradunek eta langileek: A-380ak, bidaiariak garraiatzeko inoiz egindako hegazkin handienak, hegan egiten du. 10:29an aireratu zen, inolako arazorik gabe, Tolosa-Blagnac-eko aireportutik. Pirinioetako ikuspegi ederrak ikusi ondoren, ia lau ordu beranduago lurreratzea erabaki zuen pilotuak, Tolosan bildutako hamarnaka mila lagunen txaloen artean. Arnasa egingo dute Europako agintari batzuek ere, Airbusaren arrakasta kontinente zaharraren ikur bihurtu baitute AEBetako Boeingen lehiakidea. «Zoragarria», esan zuen Jacques Chiracek. «Gogor lan egiten dugunean, munduko onenak izan daitezkeela erakusten du honek», aipatu zuen, harro, Gerhard Schroeder Alemaniako gobernuburuak. Datorren urteko udan Singapore Airlinesen banderapean lehen bidaia komertzialean aireratu aurretik, beste 2.500 orduz arituko da probako hegalditan. EFE

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.