Imazen ustez, "kaltegarria" litzateke Gipuzkoako enpresek Araba eta Bizkaikoek baino gehiago ordaintzea

2007ko martxoaren 23a
11:55
Entzun
Josu Jon Imaz EAJren EBBren lehendakariak Sozietateen gaineko Zerga bakarra nahi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: %28koa. Bizkaiko Batzar Nagusiek atzo onartu zuten hori, Araban laster onartuko dute. Bietan EAJk PPrekin egin du akordioa. Gipuzkoan beste alderdi baten babesa behar du, eta horren bila doa EAJ. Izan ere, Imazen ustez, "kaltegarria" litzateke Gipuzkoako enpresek Araba eta Bizkaikoek baino gehiago ordaintzea, eta "ahalegin denak" egingo ditu Gipuzkoan ere tasa %28koa lortzeko.

Gipuzkoan EAk Sozietaten gaineko Zerga orokorra %32koa izatea defendatzen du, EB-Berdeek eta Aralarrek %36koa, eta PSE-EEk %31koa. Hilaren 30eko osoko bilkuran bozkatuko dute Elkarteen gaineko Zergari buruzko proiektu osoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.