Muxikako (Bizkaia) Inama enpresako langile batzordeak Finsa taldeari leporatu dio enpresaren jarraikortasuna bermatuko duen beste proiektu bat "oztopatzea". Enpresako buruen jarrera kritikatu du batzordeak; haien arabera, "urteak daramatzate enpresaren itxiera justifikatuko duten kalteak eragiten".
Batzordearen arabera, argia da enpresaren nahia: "Inamaren lana deskokatzea eta proiektu berri baten galaraztea". Horretarako konkurtso-administrazioaren laguntza duela gaineratu du batzordeak.
Inama Finsa taldearen barruko enpresa da.