Inauxan greba egin dute negoziazioa abiarazteko
GASTEIZ. Amurrioko Inauxa enpresako hamar langiletik bederatzik greba egin zuten atzo, zuzendaritzari lan itunaren inguruko negoziazioak abiaraztea eskatzeko. Inauxan 160 lagun aritzen dira lanean, eta autogintza industriarako pieza osagarriak egiten dituzte; Tubos Reunidos taldearena da. Asteazkenean eta datorren asteko asteartean ere greba egitekoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu