EKONOMIA

Incoesako langileek ohartarazi dute haien lantegia "une batetik bestera" husteko arriskua dagoela

Epaileak eman du baimena Bediako lantegia husteko; 50 bat langile geldi daitezke kale gorrian.

Arnaitz Lasarte.
2013ko uztailaren 30a
14:56
Entzun

Bediako (Bizkaia) Incoesa enpresako langileak zain daude kamioiak lantegia hustera noiz joango. Epaileak dagoeneko eman du lantegia husteko behar zen baimena, eta "une batetik bestera" hustuko dutela ohartarazi dute langileek. Azken egunetan, eraikineko atarian daude gau eta egun, hustea eragozteko.

Maiatz hasieran adierazi zien konpainiako zuzendaritzak langileei Bediako planta itxiko duela. 50etik gora langile dira kale gorrian geratzeko arriskuan daudenak. Horietako gehienak Espainian dituen lantegietara eraman nahi ditu konpainiak, Extremadurara, eta batzuk Soriara. "Lekualdaketa kolektibo" bat eskaini die langileei. Baina haiek ez dute onartu enpresaren proposamena. Azaldu dutenez, lan baldintzak nabarmen okertuko litzaizkieke langileei: lekualdatzeez gain, soldatak ere %30 eta %40 artean murriztuko bailizkieke. Maiatzaz 27az geroztik greba mugagabean daude langileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.