EKONOMIA

Indar harreman "handiagoaren" bidean

LAB sindikatu abertzalea eta Sud Solidaire sindikatua elkarrekin aurkeztuko dira abenduaren 4ko funtzio publikoko hauteskundeetara.

LAB eta SUD sindikatuak elkarrekin aurkeztuko dira abenduak 4ko funtzio publikoko hauteskundeetara. IPARRALDEKO HITZA
Iparraldeko Hitza
2014ko azaroaren 21a
14:30
Entzun

Abenduaren 4an, Ipar Euskal Herriko funtzio publikoko hauteskudeak iraganen dira. Ipar Euskal Herriko herrietan lanean  ari diren funtzionarioek beren ordezkari sindikalak aukeratuko dituzte. Lehen aldia da LAB sindikatu abertzalea funtzio publikoko hauteskundeetara aurkezten dela. Sindikatu abertzalea Sud Solidaire sindikatuarekin batera aurkeztuko da, zerrenda osatzeko beharrezkoa den kopurura iritsiko ez den eremuetan. “Bi sindikatuak batuz, indar harreman handiagoa aurkezten ahalko dugu departamendu mailan”, azaldu du Morad Tahraoui Sud Solidaire sindikatuko kideak.

Bi sindikatuek adierazi dutenez, funtzio publikoko langileak “nahasiak dira”. “Hauteskunde hauek oso urrun gelditzen dira funtzio publikoko langileentzat, eta hori ez da batere ona langileen egoera hobetzeko”, nabarmendu du Eñaut Aramendi LABeko kideak. Langile gehienek uste dute erabakiak Parisen hartzen direla, eta gaineratu du horrek zailtasunak eragiten dituela “borroka eta dinamika iraunkor eta kolektibo bat aurrera eramateko”.

Horrez gain, Frantziako Estatuan eramaten diren mobilizazioak, “eta batez ere” funtzio publikoan, “bakanak” direla diote sindikatuek. Are gehiago, Parisen hartzen diren erabakiak langileen “kontra” doazela uste dute. Salatu dute informazioa ez dela heltzen herrietara, eta lokalki antolatzearen beharra azpimarratu dute.

Langileen lan baldintza “txarrak” salatu dituzte. Izan ere, “geroz eta kontratu prekario gehiago” daudela azpimarratu dute. Mota horretako kontratuei aurre egiteko, azken hilabeteetan Bil Ta Garbik egindako urratsa begi onez ikusi dute. Lanpostu asko prekarioak zirela jabeturik, ikastaro kontratuak sortu dituzte, eta horren enpresa barruko egoera “pixka bat hobetu” duela azaldu dute.

Aldarrikapen instituzionala

Gaur egun, langileen lan kudeaketen zentroa Pauen kokatzen da, eta, horren ondorioz, eztabaida eta erabaki guneak langileetatik urrun daude. “Horregatik lotu nahi ditugu aldarrikapen sozialak eta instituzionalak” dio Aramendik. Ipar Euskal Herriko ezagupen instituzionalaren beharra azpimarratu dute. Izan ere horrela balitz, funtzio publikoko langileak Ipar Euskal Herrian kokatzen den gestiorako zentro “propio” bat izango lukete eta langileen lan baldintza eta egoera hobetzeko bidean, onuragarria izango litekela diote. “Herri txikiei begira eta batez ere barnekaldeari begira, oso garrantzitsua iduritzen zaigu gure aldarrikapen sozialei, aldarrikapen instituzionala ere gehitzea” dio LABeko kidea.

Euskara

Euskarari lotua den aldarrikapen zuzena egin dute ere bi sindikatuek eta beraien ustez, funtzio publiko guzietan euskarak frantsesaren “hein berean” egon beharko lukela pentsatu eta aldarrikatzen dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.