Inditexen, udan larunbat arratsaldeak libre
BILBO. Bizkaiko epaitegi baten epaia berretsita, EAEko Auzitegi Nagusiak erabaki du Inditex taldeko enpresetako langileek eskubidea dutela udako hilabeteetako larunbat arratsaldeetan lanik ez egiteko. Bizkaiko merkataritzako lan itunak ematen die aukera hori. Inditexek hogei denda —Zara, Bershka, Oysho...— eta 800 langile ditu Bizkaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu