Diezen iduriko, Naval ontziolen zein Babckok lantegien arazoaren muina ez da enpresa horien egoera kointurala, baizik eta Espainiako Estatuaren menpeko enpresa publikoak direnez, Madrilen erabakien arabera ibili beharra. "Ezin dugu Madrile interes ekonomiko eta politikoen arabera hartzen diren erabakien baitan egon", azpimarratu du Diezek.
Hain zuzen ere, LABeko idazkari nagusiak jakinarazi du duela bizpahiru aste Alvaron Amman Jaurlaritzako Garraio sailburuarekin bilera izan zutela, eta hark esan ziela Ipar Europarekin garraioan aritzeko bi edo hiru itsasontzi erraldoi eraikitzeko asmoa zutela. Asmo hori dela eta, Naval ontziola Jaurlaritzaren eskumenekoa balitz, lantegi horren bideragarritasuna hainbat urterako bermatua legokeela azpimarratu du Diezek.
Funtsean, euskal ekonomiaren ardatz diren enpresa publiko horien ardura Jaurlaritzak hartu beharko lukeela aldarrikatu du LABeko idazkari nagusiak, eta hartara burujabetza ekonomikorako urratsak emango liratekeela.
Ekonomia
Industri arloko Euskal Enpresa Publikoa sortzea ezinbestekoa dela iritzi dio LABek
Euskal Herrian Espainiako Estatuaren menpeko diren enpresa publikoekin gertatzen ari dena ikusita —Naval ontziolekin zein Babcockekin, kasu—, industri arloko Euskal Enpresa Publikoa sortzea ezinbestekoa dela uste du LAB sindikatuak. Rafa Diez idazkari nagusiak agertu duenez, ezin dira Espainiaren erabakiaren mende utzi euskal ekonomiaren ardatz diren enpresak. Udazkenean subiranotasun ekonomikoa aldarrikatzeko ekimenak jarriko dituztela abian iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu