Industria ekoizpenak %7,5 egin du behera urtebetean
GASTEIZ. Apiriletik maiatzera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria ekoizpena %1,7 igo bada ere, urtebetean %7,5 jaitsi da. Eustaten datuen arabera, jaitsierarik handiena Araban izan da: %8,4koa. Bizkaian %7,6 jaitsi da industria ekoizpena, eta Gipuzkoan %6, 9. Energiaren sektoreak jasan du beherakadarik handiena; %13,5 egin du behera urtebetean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu