Hazkunde ekonomikoa EAEn

Industria jarduera %1,2 hazi da urtarriletik irailera bitartean EAEn

EUSTATek emandako datuen arabera, EAE Euskal Autonomi Erkidegoko industria jarduera %1,2 hazi da aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan. Halaber, iazko irailarekin alderatuta, hazkundea %1,5ekoa izan da aurtengoan balio absolututan. Bizkaian eta Gipuzkoan hazkundea izan da, baina jaitsiera Araban.

2003ko azaroaren 4a
13:49
Entzun
Urtean zehar metatutako balioei dagokienez, hazkunde positiboa izan dute petrolioa fintzeko sektoreak (%20,9), kautxuak eta plastikoak (%6,4), material elektrikoak (%4,9), ehungintzak eta jantzigintzak (%3,9), eta energia elektrikoak, gasak eta urak (%2,7).

Tasa negatiboak eman dituzte, ordea, larruaren eta oinetakoen industriak (% -12,7), bestelako manufakturak (%-4,8), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-1,4), eta makinariak (%-1,2).

Probintzien artean bada alderik: iazko irailarekin alderaturik, %3,8ko hazkundea i zan da Gipuzkoan, eta %0,3koa Bizkaian; Araban, ordea, %0,8ko jaitsiera izan da. Urtean zehar metatutako hazkundeari dagokionez, Bizkaian %1,6koa izan da, %1,5ekoa Gipuzkoan, eta %0,4ko jaitsiera Araban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.