Industria jarduera %1,4 jaitsi da ekainean EAEn
gasteiz Ekonomiaren motelaldiak utzi ditu lehen ondorioak industria jardueran. Eustat EAEko Estatistika Erakundearen arabera, 2007ko ekainetik industria jarduerak %5,3 egin du behera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; eta aurtengo maiatzetik ekainera, %1,4. Joan den ekainaren lehen hamabostaldian izan zen garraiolarien grebari egotzi dizkio Eustatek emaitza horiek. Grebaren ondorioz, hainbat enpresak euren jarduera eten behar izan zuten orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu