Industria

Industria jarduera %3 hazi da 2017an

Ekonomiaren bigarren sektoreak hazkunde sendoa izan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

CAF enpresako langile bat, makinarekin lanean, artxiboko irudi batean. BERRIA
xabier martin
2018ko otsailaren 6a
11:52
Entzun

Eustaten datuen arabera, industria jarduera %3 hazi da aurreko urtean: %3,3 Bizkaian eta Araban, eta %2,4 Gipuzkoan. Kautxoaren eta plastikoaren ataletan egon da hazkunde handiena, %7tik gorakoa. Industria kimikoa ere modu nabarmenean handitu du, %5,6ko igoerarekin. Informatika eta optika ataleko produktuen hazkundeak ere lagundu du indize orokorra gora eramaten, %5,5eko igoera izan duelako.

Jarduera apaldu da, ordea, beste hainbat ataletan; emaitza okerrena oihalgintzak izan du, %3ko jaitsierarekin. Ondasunen industriari dagokionez, energia ondasunek gora egin dute (%2,9), eta kontsumo atalekoek ere bai (%2,5); ekipo ondasunek, berriz, ez dute aldaketarik izan 2016ko jarduerarekin alderatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.