Maiatzetik ekainera %0,3 txikitu arren, industria jarduera handitzen ari da urteko lehen seihilekoak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan utzitako datuek erakusten dutenez. Urtearen lehen erdian %3,1 hazi da sektoreak produkzitzen duena, eta urte arteko tasa %5,6 handitu da. Beraz, industriaren sektoreak, gutxika baina gora doala ematen du, eta aldagai hori oinarrizkoa da euskal ekonomian sortzen duen enpleguaren kantitatea eta kalitatea kontuan hartuta.
Eustatek emandako datuen arabera, industriaren lau sektore handietan eduki du indizeak hazkunde nabarmena: kontsumo ondasunak %5,4 gehitu dira 2014ko ekainetik 2015eko ekainera (iraunkorrak %30,8 eta ez-iraunkorrak -%2,8); ekipo ondasunak %11,1 hazi dira; energia %1,9; eta bitarteko ondasunak %4,2.
Garraio materialean (%11,8), makineria eta ekipoan (%8,7), eta zurgintza, paper eta arte grafikoetan (%6,6) ere igoera oso esanguratsuak egon dira.
Jaitsiera batzuk ere egon dira, esate baterako energia elektriko, gas eta lurrunean (-%2,1); eta kautxu eta plastikoen azpisektoreak aldaketarik gabe jarraitu du urte arteko tasan.