Industria jardueraren urtarrileko datua txarra da, aurreko urteko hil beraren aldean %7,8 egin baitu atzera. Hala ere, aurreko hilarekin alderatuz (2012ko abendua), industria jarduerak gora egin du, apenas egin badu ere (%0,3). Eustatek eman ditu datuak.
Industriaren atal guztietan egin du atzera jarduerak, energiarenean salbu. Ekipamendu ondasunetan %14,2 jaitsi da, bitarteko ondasunetan %7,2, eta kontsumo ondasunetan %9. Energiaren atalak gora egin du, aldiz: %9,3 hain zuzen.
Gainbehera txikienak, 2012ko urtarrilaren aldean, elikagaietan, edarietan eta tabakoan izan dira. Argindar energian eta gasean ere, jaitsiera oso txikiak izan dira. Makinaria eta garraio gaietan, berriz, %14ren jaitsierak egon dira.
Lurraldeka, Araban %10,9 egin du behera industria jarduerak; Gipuzkoan, %8,9; eta Bizkaian, %4,9.