Eustatek kaleratutako datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industriaren ekoizpena %6,6 handiagoa izan da aurtengo maiatzean, iazkoarekin alderatuz gero. Herrialdez herrialde bilakaera ezberdina izan du, hala ere: %8,7 egin du gora Bizkaian, %5,7 Araban eta %5 Gipuzkoan. Apirilaren aldean ere, gutxigatik, baina goranzko joerari eutsi dio (+0,2).
Eustatek jakinarazi duenez, industrian pisurik handiena duten sektoreen artean, hazkunderik handiena garraio materialetan izan da (%9,7); makineria eta ekipoen fabrikazioa %9,5 hazi da; eta, zurgintza paper eta arte grafikoen arloan, %7,7.