INEMek 4.500 langabe gutxiago zenbatu ditu Hegoaldean

Bizkaian murriztu da gehien (%4,77) eta Araban gutxien (%2,55)

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko urriaren 5a
00:00
Entzun
Azken bi hilabeteotako goranzko joera hautsi du langabeziak Hego Euskal Herrian. Irailean, aurreko hilean baino 4.527 lagun gutxiagok eman zuten izena INEMen bulegoetan. Langabeak 102.214 dira, biztanleria aktiboren %7,74.

Araban %2,55 murriztu zen langabezia, Nafarroan %3,55, Gipuzkoan %4,58 eta Bizkaian %4,77. Azken herrialde horrek du, ordea, tasa handiena: %8,59. Nafarroan, langileen%7,32 daude langabezian, %7,38 Araban eta %6,87 Gipuzkoan.Jose Maria Roig Nafarroako Lan zuzendariak nabarmendu duenez, urtea hasi denetik 1.500 lagunek utzi dituzte langabeziaren zerrendak. Gainera, lehen aldiz 2004ko maiatzaz geroztik, urtebete aurretik baino langabe gutxiago daude.Ez du hain balorazio ona egin LABek, sortzen diren enplegu gehienak behin-behinekoak direlako. Sindikatu horrek aztertu duenez, urtarriletik irailera bitartean 759.466 kontratu egin ziren INEMen Hegoaldeko bulegoetan, iaz epe berean baino 14.984 gehiago. Kontratu horietatik, 58.090 baizik ez ziren mugagabeak, hots, %7,6. Iazko lehen bederatzi hilabeteotan kontratu finkoak %7,7 izan ziren. Behin-behineko kontratuak egiteko joera «indartu eta larritu» dela gaitzetsi du LABek. Emakumeen artean behin-behinekotasuna handiagoa da (%93,2).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.