Norberak bizi duen infernua konta dezake ongien. Izan Alzelaik, izan bizkartzainaren gerizpea bizi duenak edota izan Wall Streeten tortura eta eraginak jasan dituenak. Eguna ongi zihoan baina Wall Street gorri esnatu zen, gure indizeak linboan lagatzeraino; Mike Mayo izeneko analista entzutetsuak (horrelakorik ba omen da oraindik ere), infernu latza iragarri du finantza erakundeentzat eta Soros erdijainkoak ere kaudimen gabezia salatu die; porrota, alegia. Gurean, Abengoa edo Telecincok %5na pasako igoera zerutiarrak bizi arren, kolpe latzena txerritxo ehiztarien esku gelditu zen Gamesak (-%4,58) jaso zuen. Iberia, Inditex edota Abertisek ere %1na pasako pekatuak ordaindu zituzten arren, Edurnezuri (+%0,2) inkomunikatu ez izanak lagundu zuen indizeari eusten. BBVAk (=) ez entzunarena egin zuen eta Santanderrek (-%0,68) garraxi ixil batzuk. Etenbako merkatuan 2.247 milioiren salerosketa izan zela, horixe eguneko ezusteko nagusia.
Santander. Duela bi urte, astean behin egin zezakeen Santanderrek (-%0,68) bi urterako (edo luzaroagorako) zor jaulkipena. Egunkarietan agertu ere egiten ez zen eragiketa arrunt eta erraza zen. Egun, bi urterako zorra jaulkitzeko asmoa bera, berri bihurtu da.
Espainiako Lehia Auzitegiak Iberdrolaren (=) eta Endesaren (+%1,28) banaketa filialak 15na milioiko isunez zigortu ditu, Fenosarena (=) 5 milioikoaz eta Viesgo milioi erdikoaz, Centrica lehiakideari kontsumitzaileen gaineko informazioa ukatzeagatik
Infernu horiek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu