KPI

Inflazioa %0,1 igo da urtarrilean urte arteko tasan

Aurreko hilearekin alderatuta prezioek behera egin dute, -%1,9 hain zuzen

Orain urtebete baino salneurri garestiagoak dituzten produktuen artean daude alkohola eta tabakoa. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
xabier martin
2016ko otsailaren 12a
11:27
Entzun

2015eko abendutik 2016ko ilbeltzera salneurriek behera egin dute modu nabarmenean, -%1,9 hain zuzen ere, baina urte arteko tasan inflazioak gora egin du, gutxi baino gora, %0,1 igo baita.

Elikagaiak eta edariak orain urtebete baino merkeagoak dira, -%2,9 merkeago. Garraioak ere behera egin du, -%1,6, eta baita etxebizitzak ere, -%5,3. Orain urtebete baino salneurri garestiagoak dituzten produktuen artean daude alkohola eta tabakoa (%0,6), jantziak eta zapatak (%0,3), komunikaziorako produktuak (%1,2) eta hotelak eta jatetxeak (%1,2).

Herrialdeka, inflazioa ez da igo urte arteko tasan (%0,0) ez Araban ezta Bizkaian ere. Nafarroan, berriz, igo ez baino jaitsi egin da urte arteko tasa hori, %0,1. Hala, Gipuzkoa izan da Hego Euskal Herriko KPIa gora eraman duena, lurralde horretan %0,3 garestiagoak baitira prezioak iazko ilbeltzarekin alderatuta. Abendutik ilbeltzera, ordea, lurralde guztietan merkatu dira salneurriak, -%2,1 Araban eta Nafarroan, -%2,0 Bizkaian eta %1,8 Gipuzkoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.