Europa

Inflazioa %0,3koa da eurogunean

Urte arteko tasa hiru hamarren igo da apiriletik, eta deflazioaren mamua apur bat urrunago dagoela esan daiteke.

xabier martin
2015eko ekainaren 2a
11:12
Entzun

Eurostatek aurreratutako datuen arabera, euroguneko inflazioaren urte arteko datua hiru hamarren hazi da apiriletik, %0tik %0,3ra. Zerbitzuek (%1,3), elikagaiek, alkoholak eta tabakoak (%1,2) bultzatu dute prezioen garestitzea. Industria produktu ez-energetikoak ere garestitu dira apiriletik maiatzera (%0,3), baina energia merkatu egin da (%5).

Inflazioaren hazkunde txiki horrek ez du baztertzen erabat deflazio arriskuaren mamua, baina aldentzen du apur bat. Aurreko urteko abenduan, euroguneko inflazio tasak kopuru negatiboa eman zuen lehen aldiz 2009ko urritik, -%0,2 islatu zuenean. Zazpi hilabete lehenago, 2015eko maiatzean, inflazio tasa %0,5ean zen, eta ordutik joera argi bat ezarri zen beherantz.

Eurostatek ekainaren 17an argitaratuko du behin betiko datua, eta aurrerapen hau berresten duen ikusiko da orduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.