Salneurriak iaz baino %0,4 garestiago daude Hego Euskal Herrian. INE Espainiako estatistika erakundeak emandako datuen arabera, iazko irailetik oso apala da inflazioa, %0,5 baino txikiagoa, eta azken hiru hilabeteetan kopuru berberean mantendu da.
Maiatzetik ekainera bitartean, berriz, %0,1 garestitu dira prezioak. Batik bat, aisiari eta kulturari lotutako produktuek (%0,7) eta hotel, taberna eta jatetxeetako zerbitzuek (%0,6) egin dute gora. Aldiz, arropa eta oinetakoak merkatu egin dira (-%1,6). Seguru asko, jaitsiera hori are handiagoa izango da hilabete honetan, merkealdia dela eta. Gehienetan, beherapenek kontsumo prezioen indizea negatibora eraman ohi dute uztailean.
Urteko lehen sei hilabateak kontuan hartuta, bizimodua %0,2 merkatu da Hegoaldean.