Prezioak

Inflazioa %1,5era apaldu da urrian Hego Euskal Herrian

Erregaien salneurriaren hazkundea iazko urrikoa baino dezente txikiagoa izan da. Irailetik urrira %1 igo dira prezioak, jantzi eta oinetakoak asko garestitu direlako, batik bat.

Jantzi eta oinetakoak asko garestitu dira irailetik urrira. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
Irune Lasa.
2017ko azaroaren 14a
15:38
Entzun

Urteko inflazioa iraileko %1,6 tasatik %1,5era apaldu da urrian Hego Euskal Herrian, batez ere iazko urrian baino dezente gutxiago garestitu direlako erregaiak, eta ondorioz, garraioa eta etxebizitza gastuak (argindarra). Urte arteko datuari begira jarraituz, iazko urrian baino gehiago garestitu direnak elikagaien prezioak izan dira, batez ere fruituen prezioa aurten gehiago igo delako.

Irailetik urrira pilatutako inflazioa %1ekoa izan da, eta hazkunde horretan eragin handia izan dute jantzi eta oinetakoen prezioek, negua datorrela. Herrialdeka, jantzi eta oinetakoak gehien Araban garestitu dira, prezioak %16,2 handituta; eta Nafarroan gutxien, %7,9 igota.

Herrialdeka, Araba da urteko inflazio datu handiena duen herrialdea, %1,7ko tasarekin. Hurrengoak Bizkaia, %1,6rekin, eta Gipuzkoa, %1,5ekin. Eta Nafarroak du inflazio tasa apalena urrian, %1,1.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.