Ekonomia

Inflazioa %1,7ra igo da irailean Hego Euskal Herrian

Jantzi eta oinetakoen prezioak eta garraioarenak igo dira gehien azken hilabetean, eta aisialdi eta turismokoak jaitsi gehien. Inflazio txikieneko herrialdea Nafarroa da alde handiz, %1,1eko tasarekin.

Irailean arropak eta oinetakoak garestitu dira gehien. BERRIA
Irune Lasa.
2017ko urriaren 11
15:46
Entzun

Joan da uda, eta turismoari lotutako prezioak merkatu egin dira; badator negua, eta arropa eta oinetako garestiagoen unea iritsi da. Gauzak horrela, INE Espainiako Estatitistika Institutuak jakinarazitako datutaen oinarrituta, Hego Euskal Herrian irailean kontsumo prezioak %0,1 igo dira, eta urteko inflazioak %1,7ko tasa iritsi du, aintzat hartuta bai erregaien bai argindarraren salneurriak iazko irailean garestitu zirena baino gutxiago igo direla aurten.

Nahiz eta garraioko prezioek ere pisu pixka bat izan iraileko prezioen goranzko joeran, oraindik urrun daude, hain zuzen, erregai eta argindar garestiek eragindako urtarril-otsaileko %2,9ko tasak. Inflazio tasaren maila apalena ekainekoa izan da aurten, %1,4koa. 

Dena den, Hego Euskal Herriko herrialdeen artean alde handiak daude urteko inflazio tasetan. Arabak du tasa handiena, %2,1ekoa, eta Gipuzkoakoa %1,9ra igo da ere. Bizkaian, berriz, %1,8 hazkundeari eutsi diote prezioek. Nafarroakoa da gehien bereizten den herrialdea urteko tasari dagokionean: puntu bat igo dira prezioak herrialde horretan, baina urteko inflazio tasa %1,1ean dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.