Kontsumo prezioen indizea

Inflazioa %1era apaldu da apirilean

Gorabehera handirik gabe hazkunde maila beretsuarekin jarraitzen dute prezioek Hego Euskal Herrian. Iazko urteko apiriletik kontsumo gaien salneurria %1 garestitu da, eta %0,8 martxotik apirilera.

Arraina iazko apirilean baino garestiago salerosi da aurten. JON FERNANDEZ
Irune Lasa.
2018ko maiatzaren 11
13:30
Entzun

Inflazioa %1ekoa izan zen otsailean, %1,1ekoa martxoan, eta apirilean hamarren bat jaitsi eta atzera %1era itzuli da. Aldaketa esanguratsurik gabe, prezioek goranzko joera apalarekin jarraitzen dute Hego Euskal Herrian, Europako Banku Zentralak ezarrita duten %2ko inflazio helburutik nabarmen behera, oraindik ere. Iazko urtearekin alderatuta, apirilean gehiago garestitu diren sektoreak komunikazioak, garraioa eta elikagaiak izan dira, telefono dei, erregai eta arrain garestiagoen ondorioz. Beherantz aisialdi eta kulturako gaien prezioak jaitsi dira gehien, iazkoak baino pakete turistiko merkeagoengatik.Hilabeteko tartean, prezioen igoeran %0,8koa izan da.

Herrialdeka, Gipuzkoan da altuena inflazioa, %1,2ko tasarekin eta Bizkaia dator hurrengo, %1eko hazkundearekin. Nafarroan igoera %0,9koa izan da, eta Araban %0,8koa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.