Inflazioa %2ra jaitsi da, urte hasieran ez direlako argindarra eta tabakoa garestitu

2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Beheranzko bideari eusten dio inflazioak Hego Euskal Herrian. Abenduan urte arteko tasa %2,4 zen, eta %2 urtarrilean. Iaz ez bezala, urte hasieran ez dira igo argindarraren eta tabakoaren prezioak, eta telefonia ere merkatzen hasteak ere apaldu du kontsumo prezioen indizea. Ohi denez, abenduarekin alderatuz gero prezioak %1,3 jaitsi dira, Gabonen osteko merkealdiari esker. Aurten jantzien eta oinetakoen merkatzea nabarmagoa izan da, krisiaren eta udazken epelaren ondorioz salmentak bultzatu beharra zutelako dendariek. Espainiako Gobernuak ontzat jo du inflazioaren datua eurogunearekiko lehiakortasuna irabaztea dakarrelako, eta baztertu egin du deflazioan erortzea, hots, prezioek modu jaraian behera egitea. Unai Sordo CCOOko buruak enpresaburuen irabaziei egotzi die inflazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.