Inflazioa hamarren bat jaitsi da abuztuan Hego Euskal Herrian

2011ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Uztailetik abuztura bitartean %0,1 garestitu dira prezioak Hego Euskal Herrian. Iazko abuztutik aurtengo abuztura, %2,9. Inflazioa, ordea, jaitsi egin da laugarren hilabetez jarraian. Izan ere, INEk emandako datuen arabera, %3koa zen prezioen garestitzea uztailean. Batez ere turismoarekin lotutako produktuek egin dute gora abuztuan. Hala ere, erregaien eta elikagaien salneurrien gorakadak erritmoa mantsotu du.

Confebask patronalaren iritziz, inflazioa murriztu izanak mesede egingo dio enpresen lehiakortasunari; era berean, eurogunearekiko ezberdintasunak gutxitzea positiboa dela nabarmendu du. Euroguneko inflazioaren eta Hego Euskal Herriko inflazioaren artean bost hamarreneko ezberdintasuna zegoen uztailean; abuztuan, bi hamarrenekoa. Haatik, CCOOren iritziz, inflazioak «traba» izaten jarraitzen du ekonomiaren susperraldirako. UGTk ezinbestekotzat jotzen du soldatek erosteko ahalmena berreskuratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.