Inflazioak azken bost urteetako marka hautsi du

KPIren gainetik dauden soldata igoerak eskatu ditu LAB sindikatuak

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Iragan hilean, prezioak %0,5 jaitsi ziren Hego Euskal Herrian, abendukoekin alderatuz. Baina datua ez da prezioen joera errealaren isla, gabonen amaierak eta neguko merkealdiek eragin handia izaten baitute urtarrileko emaitzetan. Izan ere, iragan hilean prezioek behera egin arren, urte arteko tasa %4,1ekoa izan zen. Datu kezkagarria da, 2001eko udaberritik ez baitzen hain zifra handirik ikusi.

Arabak utzi zuen daturik eskasena; urte arteko %4,7ko inflazioarekin. Nafarroan, %4,2 igo ziren prezioak; Bizkaian, %4,1; eta Gipuzkoan, %4,0.Merkealdien eraginez jantzi eta oinetakoen sektorea izan zen merkeena. Eta gabonetako oporraldiaren amaierak pakete turistikoen salneurriak jaistea ere ekarri zuen.Aitzitik, etxebizitza, garraioa, elikagaiak, edari ez alkoholdunak eta beste ondasun eta zerbitzuak izan ziren gehien garestitu ziren sektoreak. Azpiko inflazioa %2,9an mantendu zen.Adegi Gipuzkoako patronala kezkatuta agertu zen, horrelako emaitzek Euskal Herria Euro guneko herrialdeengandik urrunduko dutela uste baitu.LAB sindikatuak, berriz, enpresaburuen irabaziak handitu arren, soldaten erosteko ahalmena etengabe txikitzen ari dela ikusita, «inflazioaren gainetik dauden soldata igoerak» eskatu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.