Azken hilabeteetako argindarraren unean uneko beherapenak eta erregaiaren merkatzeak maila handi batean eragin dute uztaileko KPIan. Prezioak nabarmen jaitsi dira ekainetik, inoizko gainbehera handienetako batekin. Iazko uztailarekin alderatuta %0,3 txikiagoa da Kontsumorako Prezioen Indizea; uztailean, Hego Euskal Herrian
-%1,1ekoa da urteko indize metatua. Alegia, bizitza merkatu egin dela diote datuek; zein ataletan merkatu eta zeinetan garestitu den ikusi behar da, ordea.
Esaterako, tabakoa eta alkoholdun edariak garestitu egin dira, botikak eta hezkuntzarekin lotutako gastuak ere bai. Eta etxebizitzaren gastua ere, aspaldiko partez, zertxobait garestiagoa da. Aitzitik, aisialdia eta oro har kulturarekin lotutako produktuen salneurriak jaitsi egin dira, eta merkatze argienak, elikagai eta alkoholik gabeko edarietan izan dira, arropak eta zapaten atalarekin batera. Komunikazioen arloak ere (adibidez, garraioa) behera egin du.
Edonola ere, hazkundea (txikia, baina hazkundea) gertatzen ari diren herrialdea izaki, esanguratsua da bizitza merkatu izana, eta hain zenbaki handietan. Euroguneko herrialdeen artean, Euskal Herria da deflazioaren arriskurik handienetakoa duena. Deflazioa gertatzen da prezioen gainbehera etengabea denean hainbat hilabeteetan, eta azkenean merkatua blokeatu egiten denean. KPIaren jaitsiera begien bistakoa izanda ere, ikusi egin behar da erregaien prezioak eta batez ere argindarrarenak aurrerantzean izango duten igoerak (aurreikuspenen arabera) zein neurritan eramango dute gora berriro KPI.
Hego Euskal Herriko datuak:
Ekainetik uztailera: -%0,8
Urte arteko tasa: -%0,3
2014ko KPI metatua: -%1,1