Iñigo Oiarzabal Gureak-eko zuzendari nagusia zendu da bart gauean, 53 urterekin, bihotzeko baten ondorioz, Irutxuloko Hitza-k bere webgunean jaso duenez. Oiarzabalek zazpi urte zeramatzan enpresa talde horren buru gisa, eta 21 urtez Gureak-en zerbitzu dibisioko zuzendaria izan zen aurretik.
Desgaitasunak dituzten pertsonentzako lan aukerak sortzen dituen enpresa taldea da Gureak, Gipuzkoakoa. Duela zortzi urte, Gureak-ek Pauso Berriak programa sortu zuen Atzegirekin elkarlanean, adimen urritasuna duten pertsonei lan mundurako sarbide bat irekitzeko helburuarekin. Irutxuloko Hitza-k gaiari buruzko erreportajea argitaratu zuen duela gutxi.