Inoizko marka hautsi du petrolioak: 147,50 dolar

Brent upela 147,25 dolarreraino iritsi zen atzo, eta Texas upela, berriz, 146, 90 dolarreraino

Erredakzioa
2008ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Brent eta Texas upelak marka guztiak hausten ari dira. Atzo Brent upela, zein Europarako erreferentziatzat hartzen den,147,50 dolarreko markara iritsi zen, eta Texas upela, berriz, zein AEBetako erreferentziatzat hartzen den, 146,90 dolarrera. Atzoko errekorrek uztailaren 3an lortutakoak hautsi zituzten. Orduan, Brent upela 146,69 dolarrera iritsi zen, eta Texas upela 145,85era.

Goiza goranzko bidean hasi zuen Brent upelak, 147 dolarreko marka hautsi arte. Ordutik aurrera, prezioa 144,39 dolarrera jaitsi zen. Hala ere, herenegun baino 2,36 dolar gehiago ordaindu behar ziren atzo upelarengatik. Orduan, 142 dolarretan itxi zuen saioa, bost dolar gora eginda. Bide beretik egin zuen Texas upelak. Hasieran 146, 90 dolarreraino iritsi zen. Ondoren, ordea, behera egin zuen, 146 dolarrera.

Petrolioaren garestitzearen arrazoi nagusietako bat Iran eta Israelen arteko tentsio politikoa izan dela uste dute adituek. Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundeko (LPEE) bigarren esportatzailea da Iran, eta aste honetan hainbat saio egin ditu misilekin. AEBek gogor salatu dute Iranen jarrera, misil horietako batek Israel harrapatu ahal izan zuelako.

Garestitzean ere eragina izan du Rio de Janeiroko petrolioaren sindikatuko lan gatazkak. Izan ere, uztailaren 14tik aurrera bost eguneko grebara deitu dituzte langileak, eta atzo berretsi egin zuten deialdia. Handik ateratzen da Brasilgo petrolio produkzioaren %80.

Petrolioaren prezioak gora egin arren, Nazioarteko Energia Agentziak (NEA) 2009an munduko petrolioaren merkatuekiko presioa gutxitu egingo dela azaldu zuen herenegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.