INOIZKO ZIGORRIK HANDIENA INTELI
Europako Batzordeak 1.060 milioi euroko isuna ezarri dio Intel mikroprozesadore ekoizleari, inoizko handiena Europako konkurrentzia legeak urratu izanagatik. Neelie Kroes Europako Lehiarako komisarioak atzo esan zuenez, Intelek «milioika kontsumitzaileri egin die kalte urte luzez, aurkariak merkatutik ateratzeko jokatu baitu». Besteak beste, beherapenak egiten zizkien ordenagailu ekoizleei Intelen txipak erosita, baina AMD aurkariarenak ez erosteko baldintzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu