Europako Banku Zentralak %0,25 jaitsi du gaur goizean interes tasa, eta %1ean utzi du, atzeraldi baten arriskuaren aurrean. Bigarren hilabetez jaitsi du interes tasa, eta 2009ko maiatzean eta aurten apirilean izan zuen gutxieneko historikora eraman du.
Jaitsiera iragarrita zegoen azaroan diruaren prezioak izan zuen gorakadaren ostean. Erresuma Batuak %0,5ean mantendu du.