Interes tasak %1ean utzi ditu EBZk
BRUSELA. Espero zenez, ez zen aparteko ezustekorik izan Europako Banku Zentralaren atzoko bileran. Interes tasak %1ean mantendu zituen Jean Claude Trichet presidenteak, eta bankuei eskatu zien euren «betebeharrak betetzeko», hau da, kredituak emateko. Adituek diote, goizenik ere urte bukaeran igoko dituela interesak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu