Interes tasak jaitsi litzake gaur Fedek, Trumpen pozerako
WASHINGTON.AEBetako Erreserba Federalak interes tasak jaistea erabaki lezake gaur. 2008tik lehen aldiz. Abenduan %2,25-2,5era igo zituen, baina norabidea aldatzea espero dute adituek, hazkunde motelagoari bultzada emateko. Donald Trumpek gustura hartuko luke erabakia, Fedi presio egiten aritu baita tasak jaitsi ditzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu