Diruaren prezioa

Interes tipoak %2an atxiki ditu Europako Banku Zentralak

EBZren historian euro eremuan diruak izan duen preziorik apalena da. Ingalaterrako Bankuak puntu erdia jaitsi, eta %1ean utzi ditu Erresuma Baturako interes tipoak.

2009ko otsailaren 5a
18:22
Entzun
Interes tipoak %2an atxikitzea erabaki du gaur Europako Banku Zentralak (EBZ), finantza merkatuek aurreikusten zuten bezala. EBZren historian euro eremuan diruak izan duen preziorik baxuena da. Bestalde, Ingalaterrako Bankuak puntu erdia jaitsi, eta %1ean utzi ditu Erresuma Baturako interes tipoak.

EBZk 2003an jaitsi zuen diruaren prezioa %2ra, eta 2005eko abendua arte bere horretan mantendu zuen. Gaur Frankfurten (Alemania) jakinarazi duenez, krediturako erraztasuna (entitateei dirua maileguan uzteko) %3an mantentzea erabaki du, eta deposito erraztasuna %1ean.



Euro eremutik kanpo, Ingalaterrako bankuak interes tipoak murriztu ditu berriz (%0,5ean), eta %1ean geratu dira Erresuma Baturako. Maila historikoa da hau ere.

Joan den hilean beste %0,5 gutxitu zuen, %1,5eraino jaitsiz. Bankua 1694ean sortu zutenetik inoizko portzentairik apalena izan zen urtarrilekoa.

Gaurko erabakia hartzeko, urtarrileko datuei so egin diete. Datu horien arabera, Erresuma Batua ofizialki atzera doa ekonomikoki, 2008ko azken hiruhilekoan BPG Barne Produktu Gordinean %1,5eko beherakada gertatu ondoren. 28 urtetan baino gehiagotan izandako beherakadarik handiena izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.