ekonomia

Ipar Euskal Herriko barnealdean kostaldean baino %27,2 baxuagoa da errenta

Herritar bakoitzeko urteko errenta gordina 16.830 eurokoa da Ipar Euskal Herrian. Gaindegiaren azken ikerketaren arabera, 1999tik 2009ra %46,5 egin du gora.

2013ko maiatzaren 6a
18:49
Entzun

Ipar Euskal Herrian kostaldearen eta barnealdearen errentak %27,2ko aldea dauka, baina denborarekin desoreka gutxiagotuz joan da, nahiz eta oraindik nabarmena den. Kostaldean, 17.659 eurokoa da herritar bakoitzaren errenta; erdialdean, 17.118 eurokoa eta barnealdean, 12.857koa. 2006 eta 2009 artean hazkunderik handiena barnealdean gertatu da, %9,4 hazi da, eta txikiena erdialdean (%5,7).

1999 eta 2009 artean hazkunde orokorra %46 izan da. Barnealdean %75,1ekoa, erdialdean %58,7koa eta kostaldean %35,6koa.

Ipar Euskal Herrian, berriz, Frantzian baino askoz diru gutxiago irabazten dute, 11.296 euro gutxiago. Baiona Parisekin alderatuz gero, adibidez, %48,5ekoa da aldea, eta Bordelekikoa, %14,9koa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.