Ipar Kutxa kooperatibak Luzaroren %5 eskuratu du
BILBO. Luzaro partaidetzako kreditu elkartearen %5 eskuratu du Ipar Kutxa kreditu kooperatibak. Enpresa ertain eta txikiei partaidetzako maileguak ematen dizkie Luzarok. Iaz, 38 milioi euro utzi zituen. Erosketaren bidez era horretako enpresen finantzaketan sendotzeko aukera izango duela azaldu du Ipar Kutxak. Administrazio kontseiluan ere izango du ordezkaritza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu