Ipar Kutxak 3,18 milioi euro irabazi ditu martxora arte
BILBO. Lehen hiru hilabeteetan lortutako emaitzekin pozik agertu da Ipar Kutxa, «aurtengo ekitaldi latzari aurre egiten» lagunduko diotelako. Iaz epe berean baino %0,7 gehiago irabazi du, guztira 3,18 milioi euro. Berankortasun maila ere «kontrolpean» eduki du, %3,77an. 168.000 bezero ditu Ipar Kutxak, eta 408 langileri ematen die lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu