Googleren Android teknologiarekin hornitutakogailuak arrakasta handia izaten ari dira azkenaldian. Eta haren lehiakideak ez daude merkatu kuota galtzeko prest. Horrela,Apple estatubatuarra iPhone txikia prestatzen ari dela aurreratu du Bloomberg informazio agentziak.
Gailu berriak iPhone 4ren teknologia bera erabiliko luke, baina heren bat txikiagoa izango litzateke tamainari dagokionez. 200 dolar inguru balioko lituzke, eta ez litzateke telefonia konpainiei lotuta salduko.
iPhone txikia aurki prest izango du Apple estatubatuarrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu