Irabazia %18,4 hazita helburua bete duela onartu du BBVAk

Erredakzioa
2004ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Finantza erakundeko jardueraren eta inbertsioen emaitza baikorren bidez, urtarriletik ekainera bitartean BBVArenirabazi garbia %18,4 hazidela jakinarazi zuen atzo Jose Ignacio Goirigolzarri BBVAko kontseilariak. 2.059 milioi eurora iritsi da, beraz, erakundearen zerga ondorengo emaitza.

Iragarri zuenez, irabazien hazkundea ez da motelduko, aurten bederen. Horren arabera, zerga ondorengo emaitza 2.760 milioi eurokoa izango da abenduan, iaz baino %24 handiagoa. «Emaitzak islatzen du zenbait helburu bete ditugula», onartu zuen Goirigolzarrik.Helburu nagusia da AEBetan egindako erosketak ahalik eta errentagarrien bihurtzea. BNLko partaidetza, berriz, epe laburrean ez dutela handituko jakinarazi zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.